XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orrela, britaniar SOE-k frantziar Aurre-ekintzaren eskuetara, berbatutako orduan, au da, etxeari eraso egingo zan unean bertan, baitua gora-igotea bertan-berakoa izan zaiten, garraio-egazkin arin bat ekartea naikoa zan.
Gero Inglanderriruntz goi-goitik egan egiteko naikotzat artzen zan, eta itzul-bidean, Frantzi-ko itxasalde gaiñean, jazar-egazkin talde batek jarraigoa emongo eutsan.
Paperan dana errez-erreza zirudian, bearbada errezegia, batez be nazi diktadore izugarriari buruz.
Frantzi-n egozan SOE-buruzagiak, mundu guztia arritu leikean egiketaren oztopoak tokian bertan ikertzea erabagi ebazan.
Chateauroux-ra eldutako ordezkari bereziak, eskualdeko oialgintza bateko langilleen itxuraz, egotetxe-inguruak aztertu ebenean Aurre-Ekintzak etzuala ezer geiegitu konturatu ziran,
Orrela gabaz berrogeita amar ezkutuko gudariak ate nagusitik 50 metroraño eltzeko gauza izango ziran, eta au danau jazoko zan zelatan egozan SS-koak oartu ta dei-adarra jo egin baiño leenago.
Urrengo urratsa izango zan batera erasotea (berez, berrogeita amar gudari ogeiren aurka, kontutan eukita, geienak lotan etzunda egongo zirala), orrela be-etxeko komunikabide-biotza ler-erasoaz.
Ortik aurrera iñok ezin izango eban askatu Hitler, bide guztiak moztuak ziranez, ezkutuko tokira eroiana izan ezik.
Azken-erabagia.Hitler-en egoitzatik britaniar egazkiñaren eskillara bertara zenbat denpora emongo ete zan ziurtatzeko saio batzuk egin zitun Aurre-Ekintzako kamioi batek, eta erlojuak 17 minutu gora-bera erakutsi eutsen.
Orrez gaiñera, azken-larrialdi batean egazkiña etxe-ostean egozan basoen galbarrean lur artzeko gai izango zan.
Frantzi-ko SOE-gudalburuak erakunde orretaz etsita gero, Londres-ko Gudaletxe Nagusira egazkiña eskatzea bakarrik geratzen zan.
1943.go azkenengo astean Frantzi-n ziardun SOE-k Londres-era
Ezkutuko mezua Frantzi-tik Londres-era eldu zan:
Lysander'egazkin bat bialdu bearko da.